miércoles, 22 de abril de 2015

Azken txanpa

Aste Santutako oporretatik bueltan, hurrengo geltokia uda dela konturatu gara eta udan gure abentura bizitzeko momentua iritsiko da! Larunbatean azken txanpari ekin genion ilusioz, proiektuari eduki zehatzak txertatzeko garaia da: ze jolas egingo ditugu Plataforma Solidarioko haurrekin? zein pelikula ipiniko diogu gazteei gero beraiekin hausnarketa burutzeko? jolas kooperatiboen zerrenda bat ere eraman behar dugu...Hemendik ongi prestatuak joatea garrantzitsua da gero bertan, inprobisatzeko beharra izango dugula jakin badakigu ere, dena lasaiago eraman ahal izateko. Honek ahalbideratuko digu bertako bizipenak harremanetan oinarritzea, besteekin pasako ditugun minutu horiek aprobetxatzea, eta ez hainbeste planifikazioan eta antolaketan murgilduta egotea.
Planifikazio lan hauen aurretik, Bolivia hobeto ezagutzeko informazio ezberdina aztertu genuen: bertako hitz eta esamolde bereziak, lurralde antolamendua, hizkuntza ezberdinen presentzia, ezaugarri kulturalak...oraindik ere jarraitu beharko dugu bide honetan.
Udaberrian gaude, uda dator ondoren...Santa Cruzeko gazte eta haurrak ezagutzea eta beraiekin hilabetez elkarbizitzea dator ondoren!


Azkenik, ezin aipatu gabe utzi aurten Proyde-Proegak 25 urte betetzen dituela. Hori dela eta, pasa den ostiralean Donostian ekitaldi bat ospatu zen eta Zarauzko ordezkaritza han izan ginen, Jende Xumeakoak barne. Polita izan zen...ea 50. urteurrenean ere bertan gauden!


No hay comentarios:

Publicar un comentario